CENTA Eskola

Lan-merkatuaren erronka berrien ikus-entzunezkoen edizioan, postprodukzioan, animazioan eta diseinuan erantzuna emanez, Euskadiko Ikus-entzunezko Teknologia Berrien Ikasketen Zentroa jaio zen, lanbide-kualifikazio handiko prestakuntza eskainiz eta Donostiako Ikus-entzunezko Berrikuntza Zentroan kokatua dagoena.

Zer da CENTA?

CENTA Eskola ikus-entzunezko sektoreko profesionalek sortu zuten 2010ean, Euskal Herrian faltan botatzen zen ikus-entzunezko teknologia berrien inguruan prestakuntza oso kualifikatua eta eguneratua eskaintzeko helburuarekin, argitaratze, postprodukzio eta 3D animazio arloetan.

Gure prestakuntza-planak merkatuaren eskaerei egokituak daude eta goi-teknologiak dituzte onarritzat. Horiekin, ikus-entzunezko produkzioaren alorrean ezagutza zabaldu, eguneratu eta sakondu nahi duten profesionalei zuzendua, baita teknologia berriei buruzko grina duten guztioi ere, beharrezkoa baita kontzeptu teoriko eta praktikoak lortzea lan merkatua profesionalean murgiltzeko.

Bekak eta laguntzak

Beka propioak

Ikasketen eta egoitzetarako bekak daude. Edozein ikasleek CENTAk eskaintzen dituen Masterretarako bekak eskatu ditzazke. Beka hauek %25eko deskontua izaten dira.

Gainera, ikastaroen ordainketa egiteko , malgutasunez ordaintzeko aukera eskaintzen dugu.

BEKEN INFORMAZIOA | BEKEN ESKAERA

ENPRESENTZAKO FORMAKUNTZA

Lan egiten duten profesionalek Tripartita Fundazioaren bitartez deskontuak jaso ditzazkete gure ikastaroetara joateko.
Ikastaro monografikoak egiten ditugu eta baita neurrira egindako ikastaroak ere.

CENTA, Erakunde Antolatzailea denez, dokumentazio eta tramite guztien prozeasua burutzen dugu.

Metodologia formala

Gure prestakuntza-planak etengabe aldatzen dira merkatuaren beharretara egokitzeko. Helburua prestakuntza maila handiko profesionalak prestatzea da, testuinguru sozial eta kulturalen inguruan zentzu kritikoa garatzeko gai dena.

Horretarako, trebakuntza pertsonalizatua eskaintzen dugu, metodologia oso praktikoa eta ikasleen lan ingurunean aurkituko duenaren islada izan dadin. Forma artistiko eta humanistaren eragozpenik gabe, aplikazioen ezaguera trinkora joango gara, azalpen praktikoak dituzten ariketak eta edukien sakontasuna konbinatuz.

CENTAn zure talentua eta sormena garatzeko aukera ematen dizu pertsonalizatutako, praktiko, kalitatezko eta abangoardiako prestakuntzaren bitartez.

Emplegua eta praktikak enpresetan

Lankidetza akordioak mantentzen ditugu sektoreko hainbat enpresekin, gure prestakuntza-programak merkatura begira egiten baititugu.

Gure Master guztiek praktika garai bat dute eta honek baliatzen die benetako lan ingurune batean murgiltzeko eta ikasitako ezagutzak erabiltzeko. Era berean, gure ikasleentzako enplegu-boltsa esklusibo bat dugu eta ekintzailetza eta auto-enplegua sustatzen dugu.

Instalazioak

CENTA Donostiako Ikus-entzunezko Berrikuntza Poloan dago, hiriko enpresa-parke garrantzitsuenetariko batean, komunikazio bide nagusien sarbide zuzenarekin.

Ikasleei ikaskuntzarako baliabide egokienak eskaintzeko, PI@n dauden teknologiarik onenak eta aurreratuenak eskaintzen dizkiguten bi ikasgela ditugu: 75 m2-ko plato birtuala eta 120 m2-ko plato erreala, erabat hornituta, isolatuta eta aire girotua; auditorio bat 3D zinema digitala igortzeko aukera duena, Christie Proiekzio sistemarekin (2K) eta 80 pertsonentzat, pitching gela digitala, 2 bilera-gela eta 500 m2 baino gehiago, gure prestakuntza-planak garatu ahal izateko.

, Eskola, Eskola, Eskola

Autorizazio Prestakuntzako Zentroa (ATC) eta Next Limit (Real Flow) Certified Training Center zentroaren bidez baimendutakoa eta Ipar Iberiar Penintsulako zentro bakarra. Gure irakasleen ezagutza balioztatzen duten ziurtagiriak eta gure ikasleak lan merkatura sartzeko bermea dutenak.

Kudeaketa taldea eta fakultatea

CENTAko giza taldea profesional kualifikatuek osatzen dute. Ikus-entzunezkoen eta postprodukzioaren, animazioaren eta diseinuaren sektorean lan dihardutenak.

Sektorean gehien erabiltzen diren prestakuntza eta sorkuntza enpresen ziurtagiriak ere baditugu. Ziurtagiri horiek gaiaren inguruko ezagutzak eta irakaskuntza profesionala bermatuz.

Gure eginkizuna benetako profesionalak prestatzea da. Ikasleen prestakuntza hobetzeko arreta pertsonalizatua eskeiniz egiten dugu eta honi esker, sektoreko profesionalak bilakatzen dira.

Sani Patiño
Sani Patiño
Zuzendaria
Loli Ezkerro
Loli Ezkerro
Administrazioa
Ignacio Zabala
Ignacio Zabala
Irakasle
Estibaliz Urresola
Estibaliz Urresola
Irakasle
Magdalena M.
Magdalena M.
Irakasle
Blas Maza
Blas Maza
Irakasle
Gorka Zurutuza
Gorka Zurutuza
Irakasle
Jorge Mochón
Jorge Mochón
Irakasle
Abel Baños
Abel Baños
Irakasle
Yon Vidaur
Yon Vidaur
Irakasle
Lara Vilanova
Lara Vilanova
Irakasle
Teyo Cuadrado
Teyo Cuadrado
Irakasle
David Cuadrado
David Cuadrado
Irakasle
Javier Frías
Javier Frías
Irakasle
Asier Armental
Asier Armental
Irakasle
Pedro F.
Pedro F.
Irakasle