Escuela CENTA

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.

Ikus-entzunezko Edizio eta Postprodukzio Masterra

Master en edición y postproducción

Kurtsoaren Hasiera: 2011ko Urrian.
Kurtsoaren Bukaera: 2012ko Ekainean.
Iraupena: 690 ordu

CENTA, (Centro de Estudios de Nuevas Tecnologias Audiovisuales), Post Produkzio eta edizioaren masterra eskaintzen du. Euskal Herrian master hau dagoen lehen aldia da, edizio eta muntai profesionalera dedikatu nahi duten ikasle eta profesionalentzat zuzendua, gaur arte eskaintzen den aukera aurreratuena eta berritzaileena izanik.

Forma praktiko batean diseinatuak, gure hezkuntza planekin gure ikasleak trebezia tekniko eta sortzaileekin hornitu nahi ditugu, edozein ikus-entzuneko edizio proiektu bati aurre egiteko, bai publizitate edizio arloan, baita zine edizioan, ikasle bakoitzaren sorpen, analisi eta irizpidea hobetzeko.

Horretarako, eskola honek bere baitan azken belaunaldiko teknologia, esperientzia eta prestigio handiko irakasleak eta ikasketa planak ziurtatzen dituzten agiriak ditugu.

escuela01

Metodologia eta helburuak

Masterrak 690 orduko iraupena du hamaika moduluetan banatua. Kurtsoaren denbora gehiena modu praktikoan emanda dagoenez, Master hau lizentziatuei, doktore edo Informazio zientziak, Arte Ederrak edo Komunikazioa arloan dauden beste karreretan azkeneko kurtsoan ikasten hari diren ikasleei zuzendua dago. Kasu batzuetan, titulaziorik ez duen pertsonek parte hartu dezakete Masterrean, baldien eta bi urteko esperientzia egiaztatzen badute ikus-entzunezko sektorean.

Kondizio hauekin espero da kontzeptu teorikoekin debora ez galtzea, baizik eta ikasleei hasieratik tresnen erabilpenean irakasten hastea. Moduluak bi ataletan banatuak daude, bat atal lektiboa, non ikasleak modu praktiko batean klasean jasotako ezaguerak asimilatuko dituen eta beste atal praktiko bat, non ikasleak bere sorpena eta trebeziak landuko dituen ariketen bidez.

Kurtsoaren helmuga gure ikasleak trebezia tekniko eta sortzaileekin hornitzea da, lan merkatuan dauden edozein ikus-entzuneko edizio proiektuei aurre egiteko gai izateko.

Kurtsoaren bukaeran, ikasleek, gaur egungo lan ingurunean zine eta telebista eskatzen duten ezagutza mailari aurre egiteko gai izango dira, kurtsoan ikasitako hainbat tresna eta ezagutza praktikoak guztiz dominatuz. 

.edicion1

Master bukaerako proiektua

Tituluaren lortzeko, ikaslea Master bukaerako proiektu bat egin behako du, non kurtsonaren hasieratik lortu dituen ezagutza guztiak eta bere baitan gorde dituen esperientzia praktikoak erabiliko dituzten. Ikasleek digitalizazio, edizio, grafismo, ikus efektuen postprodukzioa, koloreen zuzenketa, eta soinuaren edizioa, enkualizatu, soinurizatu eta nahastu egin beharko duten.

Masterraren azkeneko bukaera sektoreko enpresa batean praktikak eginez bukatzen da, nahiz telebistan, produktoretan edo publizitate agentzia batean, zeintzuk CENTArekin lankidetza akordioak sinatuta dituzten.


Enpresa laguntzaileak

Colaboradores en el Proyecto fin de Master

Masterraren moduluak.

    1. Masterraren Sarrera
      1. Edizio eta postprodukzio audiobisualaren gaurko egoera.
      2. Azken aurrerapen teknologikoak.
      3. Merkatu audiobisualetako eboluzioa.
      4. Muntai zinematografikoaren jaiotza.
      5. Narrazio eta edizio modelo berriak.
      6. Telebista formatuen  kontzeptuak eta tipologiak.
      7. Entrebista, dokumental eta albisteen edizioa.
      8. Edizioa entretenimendu formatuetan
      9. Publizitatearen formatua.
  1. Edizio ez lineala
    1. Avid Media Composer
    2. Final Cut Pro
  2. Postprodukzio digitala
    1. Motion
    2. After Effects CS5
  3. Kolore zuzenketa
    1. Color
  4. Konposaketa
    1. Nuke X
  5. Audio postprodukzioa
    1. SoundTrack Pro
    2. ProTools
  6. Formatuen juntaketa eta mediaren distribuzioa
      1. Agiritegi juntaketaren sistema.
      2. Seinaleen distribuzioa formatuak
      3. Compressor
      4. Telestream
  7. Agiritegien biltokiraketa eta eskuragarritasuna
    1. Avid iNews
    2. Final Cut Server
    3. Videoma
  8. Master Class eta konferentziak – Sorrera berriko teknologiak
      1. Definizio altuko sistemak.
      2. Red One
      3. Estereoskopia 3D
      4. Story Board interpretazioa.
  9. Master bukaerako proiektuak
  10. Enpresa Praktikak

Lan Irteerak

  • Zineko editorea.
  • Telebista editorea.
  • Dokumentalen editorea.
  • Publizitate muntatzailea.
  • Multimedia teknikaria.
  • Grafista.

Irakasleak

CENTA eskolak bere baitan cuenta con profesores y colaboradores de aitortutako prestigioa duten irakasleak ditu: Gabriel Corbella, Jorge Mochón, Alejandro Lázaro, Óscar Esteban, etb.
Irakasle gehienak ikus-entzunezko sektoreko tresna ekoizle garrantzitsuenen egiaztagiriak dituzte, Master klaseetan zehar eskainiko diren tresnak eta aplikazioak ongi erabili eta irakatsiko direla ziurtatzen dutenak. 

alumnos-2

Kokalekua

Donostiako Ikus-entzunezko Innobazio Poloan kokatzen da CENTA.

Ikasleei bere ikaskuntzarako baliabide hoberenak eskeintzeko azkeneko teknologia dugu CENTAn. 500 metro karratu baino gehiago ditugu gure prestakuntza planak garatzeko. 2 bilkura gela, 2 plato, 2 entzule-gela 2K eta 3Ddun proiekzio sistemekin, eta 2 gela Apple Macintosh 27"dun ordenagailuekin ekipatutak.

Kamarak, magnetoskopiak etab. baditugu ere...

Nola taller praktiko ezberdinak, hala Master Bukaerako Proiektua burutu ahal izateko, ikasleek kamara, soinu eta argipenezko hiru ekipamendu osoak eukiko dituzte.

Master en edición y postproducción

Alojamendu kudeaketa

Donostiara etorri behar bazara gure kurtso batean parte hartzeko, zuretzat alojamendua bilatzen laguntzen zaitugu. Orrialde honetan behar dituzun kontaktuak aurkituko dituzu hiriko zenbait erresidentziatara bideratuak.

Laguntza gehiago behar baduzu, hurrengo helbidearen bidez gurekin kontaktatu dezakezu:   Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Egutegia eta Ordutegiak

Kurtsoaren Hasiera: 2012ko Urrian.
Kurtsoaren Bukaera: 2013ko Ekainean.
Klase orduak: 690 horas
Ordutegia: Goizeko txanda 09:00 - 13:00 edo arratsaldeko txanda 16:30 - 20:30

Matrikulazio Epea

Aurrematrikula epea Otsailetik maiatzara irekita, eserlekuak (16 ikasle tanda bakoitzeko) izen-emate prozesuaren arabera zorrozki sailkatzen, behin matrikula ordainduta.

Behin.betiko matrikulazioak Maiatzan eta Ekainan.

Eskolako Segurua

Ikasle guztiek istripuen kontrako segurua izango dute, bai kurtsoan zehar klaseetan, bai kurtso bukaerako praktiken irauten duten bitartean eta ikaslekotik kanpo egiten diren bisitetan.

Prezioa, ordainketa modua eta finantziaketa

Masterraren kostua 5.250 €
Matrikula 1.575 €, falta dena Masterraren hasieran.
Matrikularen diru sarrera, izena eta abizenak emanaz egingo dira, kontu zenbaki honetan: 2101 0068 74 0012717997

Finantziazioa: 
Matrikulazio: 3.675 €
3 hilabetetara: 1.250 €
6 hilabetetara: 665 €.

Ikasketa, erresidentzia eta sormen bekak.

Kurtsoaren prezioso osoko %25 iritsi daitezke.

Horrez gain, sormen beka bat eskainiko da lehiaketa baten bidez.


Hautagai Baldintzak

Komunikazio espezialitate batean, lizentziatura, doktoradu edo azken kurtsoa egiten hari diren pertsonei, eta komunikazio, informazio zientzien edo sektorearekin erlazioa duten Boloniako kurtso berrietako titulazioa duten pertsonei zuzendua dago.

Horrez gain, kurtsoa sektore audiobisualeko profesionaletara bideratua dago, baldin eta gutxienez 2 urteko lan epea kreditatu dezaketen sektore honetan.

Salbuespen bezala, aurreko espezifikazioak betetzen ez dituzten hautagaiak kontuan hartuko dira, baldin eta eskatutako arean beharrezko nibela duten Masterreko zuzendaritzak ebaluatua.

Titulazioa

Masterraren diplomaz aparte, Aplle Certified End User azterketak gainditzen dituzten ikasleek, munduan zehar ezagunak diren “Apple Certified Pro” y “Apple Certified Master Pro” egiaztagiriak eskuratuko dituzte.

 

 

PIE DE PÁGINA

CENTA © 2013 Escuela CENTA

Parque Empresarial Zuatzu, Edificio PIA
C/Juan Fermín Gilisagasti, 2. Local 005
20018 San Sebastián (Guipuzcoa)
Tel.: 943 30 70 06 - Email: info@escuelacenta.com